'Halo' lana da dFeria jaialdiaren kartel irabazlea
Madrilgo Pablo Llorenteren Halo lana da dFeria Arte Eszenikoen Donostiako Jaialdiaren kartel lehiaketako irabazlea. 25. dFeria 2019ko martxoaren 11tik 14ra izango da. Urtarrilean emango dute ezagutzera programazioaren zati handiena.
25. jaialdiko gai nagusia boterea izango da. Boterea zerbait egiteko edo zerbait izateko ahala izan daiteke, baina Feria honetan boterearen beste adiera bati begiratuko diogu: nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari.
Informazio gehiago topatuko duzue jaialdiaren webgunean.