'Levantando muros' hitzaldia eskainiko dute Txoko Internazionalistan
Gaur arratsaldean, hilak 26, hitzaldi bat eskainiko dute Egiako Txoko Internazionalistan –Iruresoro plazan–, Bake Ikerketarako Centre Delas elkarteak eta Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak antolatuta.
Levantando muros. Politicas del miedo y securitizacion de la Union Europea hitzaldia 19:00etan izango da. Ainhoa Ruiz Benedicto Centre Delas destudis per la Pau elkarteko ikertzaileak eskainiko du.
Antolatzaileek honela aurkeztu dute hitzaldia: “90eko hamarkadatik Berlingoa baino 6 aldiz luzera handiagoa duten 1.000 km harresi altxa direla Europan migratzailei oztopoak jartzeko? Donostian antolatu den hitzaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, non mugen itxiera, bigilantziaren handitzea eta zirkulazio-askatasuna nola urratzen diren azalduko den, Delas Elkarteak egindako azken Txostenean oinarrituta”.