Piroteknia arduraz erabiltzeko eskatu du udalak
Donostiako Udalak material piroteknikoa zentzuz erabiltzeko eskatu du. Udaltzaingoa material horren salmenta eta erabilera kontrolatzen ari da azken egunetan, era irregularrean saldu dezaketen saltokiekin ikuskaritza areagotuz.
Segurtasun agintariek pirotekniaren arriskuaz ohartarazi dute Urtezahar gauari begira. Martin Ibabe Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak eskatu du zentzuz jokatzeko: “Urteko azkeneko gaua jai giroan pasaz, baina suziriak eta petardoak gaizki erabiltzeagatik ezbeharrik gabe”.
Bestalde, Ibabek azpimarratu du badagoela lehergailu piroteknikoak saltzeko baimena duen dendarik. Denda horiek baimen berezia dute saltzeko, une oro ikusgai izan behar dute eta baldintza batzuk bete behar dituzte. Denda horietan erosteak irregulartasunak saihesten laguntzen du.
Pirotekniaren erabilerari dagokionez, ondorengoa esan du Ibabek: “Adin txikiko batek lehergailu piroteknikoak baditu eta adinez nagusiko batekin ez badago, materiala kenduko zaio eta isuna jarriko zaio. Eta gauza bera gertatuko da, baldin eta adinez nagusiko batek lehergailu piroteknikoak baditu eta kopuruak eta lehergailu motak pertsonentzako edo gauzentzako arriskutsuak izan badaitezke batera lehertzen badira”.