(Argazkia: Donostiako Udala)
Larunbat honetan, hilaren 29an, Bihotz-biriketako Bizkortze (BBB) prestakuntza jardunaldia egingo dute Bulebarrean. Sei karpa jarriko dituzte 11:00etatik 18:00etara, suspertze tekniken ikastaroak emateko. Gainera, informazio liburuxkak banatuko dituzte bihotz-biriketako suspertze tekniken inguruko informazioa emateko.
Ingurumen Sailak antolatu du jardunaldia Osakidetzaren, Gurutze Gorriaren, DYAren eta Ambuiberica enpresaren laguntzarekin. “Dibulgazio eta prestakuntza jardunaldi bat bihotza gelditzearen arazoez sentsibilizatzeko. Horiei aurre egiteko gaitasuna hobetzen lagunduko diegu”, azaldu du Ane Oiarbide Ingurumen zinegotziak.
Bulebarreko jardunaldia ikastetxeetara ere eraman nahi dute. “Donostiar gazteei eta familiei balio sozialak eskuratzen laguntzeko eta bihotz-biriketako bizkortzearekiko interesa lortzeko”, esan du Oiarbidek.