Euskarazko irrati berria urtarrilaren 1ean hasiko da emititzen
Info7 irratia, eta urtarrilaren 1ean hasiko da emititzen haren ordezkoa. Euskal Irrati Zerbitzuak enpresaren babesean sortu den nazio ikuspegiko euskarazko irratia izango da. Izena, ordea, oraindik ez dute erabaki. Naiz atariak eman du albistea.
FM frekuentzian piztuko dute, eta lehen fasean Donostia, Bilbo, Beasain, Azkoitia eta Durangaldean sintonizatu ahal izango da. Hurrengo hilabeteetan Gernika, Gasteiz eta Legazpira zabalduko da. Egoitza nagusia Donostian izango du irratiak, Zuatzu enpresa parkean.
2012an egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko FM irrati lizentzien lehiaketa orokorra. Helegiteak eta tramiteak gaindituta, Euskal Irrati Zerbitzuak enpresak euskara hutsezko irrati nazionalaren proiektua aurkeztu zuen. Zortzi lizentzia esleitu zizkioten lehiaketa hartan, honako frekuentzietan: Bilbo (92.2), Durangaldea (97.4), Gernika (96.7), Donostia (93.8), Beasain (102.2), Legazpi (94.6), Azkoitia (91.8) eta Gasteiz (91.5).
Egitasmo honetan hainbat eragile eta enpresen laguntza jaso dute. Hala nola, Hamaika Telebista, Info7 Irratia, EKHE eta NAIZ.
Abenduaren 15ean itzali zen