Urtea korrika batean bukatzeko era
Jendetsua eta koloretsua izan da 34. San Silvestre lasterketa. 4 milatik gora lagunek parte hartu dute, urteko hiriko azken lasterketa herrikoian. Batzuek azkar egin dituzte 7,9 kilometroak, eta beste batzuek polikiagoa. Bukatzea izan dute helburu, urtea bezala. Hau da, ondo bukatu, eta hobeto hasi.
Gizonezkoetan Baionako Pierre Urruti izan da azkarrena (23:42) eta Imanol Cruz lehen donostiarra, bigarren postuan. Emakumezkoetan, berriz, Marisa Casanueva izan da azkarrena (26:56) eta baita lehen donostiarra ere. Sailkapenak helbide honetan dituzue.
Aurreneko aldiz, IRUTXULOKO HITZAk barrutik bizi izan du lasterketa. Hemen duzue bideo laburpena.