Gazte bat atxilotu dute gezurrezko pistola batekin kotxe bat lapurtzeagatik
Igande arratsaldean, Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen Martutenen pistola batekin mehatxatuz gidari bati kotxea lapurtzeagatik. Lapurra harrapatzeko antolatutako operatiboari esker, poliziak Intxaurrondon atxilotu zuen gaztea, suhiltzaileen egoitzaren alboan, eta une horretan egiaztatu zuen lapurretan erabilitako arma gezurrezkoa zela.
Dirudienez, lapurrak eta autoaren jabeak elkar ezagutzen zuten aurretik, eta gertakariaren arrazoia ibilgailu baten salerosketaren harira sorturiko desadostasunean egon liteke, Ertzaintzaren arabera.