
Txillardegi Udal Liburutegia plataformak antolatuta, ‘Txillardegiren Antigua’ izeneko ibilbide gidatua egingo dute politikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarraren auzoan.
Ibilbidea urtarrilaren 13an egingo dute, 11:00etan, Gaskuña plazatik abiatuta, eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ondoren, 13:00etan, Txillardegiren omenezko ekitaldia egingo dute.