Antiguako sansebastianak gero eta gertuago daude eta auzoko jai batzordea festetako egitarauaren berri ematen hasi da jada. Gaurkoan, Jaietako lehen asteburuan Antiguako pilotalekuan eskainiko diren kontzertuen egitaraua aurkeztu dute.
Guztira, sei talde igoko dira agertokira. Ostiralean, urtarrilak 11,
Izenik ez band,
Oihu eta
Herenegun taldeen kontzertuez gozatuko dute auzoan, eta larunbatean, urtarrilak 12, berriz,
Mad Muasel,
Etsaiak eroak eta
Rotten XIII taldeek eskainiko dute emanaldia. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira bi egunetan.
Era berean,
Mikel Laboa Bertsolari Gazteen VIII Sariketaren berri ere eman dute gaur jai batzordeko kideek. Urtarrilaren 13an izango da, 17:00etatik aurrera, Doka antzokian.