12. Dock of the Bay jaialdia hastera doa
Sail Ofizialean.
Batetik, aipaturiko Basahaideak dokumentala. Ipar Euskal Herriko kanta zaharren kulturan barneratu da Elsa Oliarj-Ines zuzendaria. Gaur estreinatuko dute Trueba aretoan 21:15ean. Bestetik, Lou filma. Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez eta Izotz Barrio zarauztarrek Lou Olangua abeslaria hartu dute oinarria emakumea eta musikaren inguruko dokumentala osatzeko. Asteazkenean estreinatuko dute Trueban 19:30ean.
Zinema eta musika egitaraua osorik helbide honetan topatuko duzue.
Gaur hasi eta larunbatera bitarte izango da 12. Dock of the Bay jaialdia. Trueba zinema aretoan emango diote hasiera Basahaideak eta Rudeboy: a story of Trojan Records filmekin. Sari banaketarekin bukatuko da jaialdia, larunbatean, Antzoki Zaharrean.
Zinema eta musika zaleen zinemaldiak hainbat musika genero eta gai landuko dituen askotariko dokumental sorta aurkeztuko du. Tartean dira, Euskal Herriko bi lanen estreinaldiak, biak ala biak