Topoaren igarobidearen Bentaberriko geltokiko planoa. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Eusko Trenbide Sarearen informazioaren arabera,
Pedro Mari Ugartemendia kalea moztuko dute aste honetatik aurrera, Lugaritz eta Mirakontxa arteko Topoaren igarobidearen saihesbidearen lanak direla eta.
Mozketa urtarrilaren 8tik aurrera egingo da, Bentaberriko geltokirako 1. sarbidea eraikitzeko. Geltoki hori izango da udal kiroldegitik gertuen egongo dena, eta sarbidea hegoaldeko kanoia izenez ere ezagutzen da. Lanak direla eta Pedro Mari Ugartemendia kalea trafikorako moztuko da, eta ibilgailuak Jose Goikoa eta Xalbador Bertsolaria kaleetatik desbideratuko direla jakinarazi du udalak. Halaber,
Zarautz kalean zenbait aparkaleku okupatuko dira.
Udalak gogorarazi du mozketaren inguruko eta Topoaren igarobidearen lanekin erlazionaturiko beste edozein gairen inguruko informazioa jasotzeko, herritarren arretarako TOPOgunea bulegoa erabilgarri dagoela. Easo plazako Amarako geltokian dago, eta ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera 10:00-13:00 eta 16:00-18:00, eta ostiraletan 10:00-14.00 ordutegian. Kontsultak 943 50 43 56 telefonoaren eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoaren bitartez ere egin ahal izango dira.