Azken bi eraso sexistak gaitzetsi ditu Eneko Goiak
Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, adin txikiko emakume bati erasotzeagatik. Horrez gain, igandean gizon bat atxilotu zuten Moraza kalean.
Igandeko eta bart gaueko eraso sexistak gaitzetsi ditu Eneko Goia alkateak. “Berriz ere azpimarratu behar dut horrelakoen aurrean jarrera tinkoa mantendu behar dugula. Gelditzen zaigun lana handia da”, adierazi du Goiak.
Osteguneko bozeramaileen batzordean azken bi erasoen inguruan hitz egingo dute, eta baliteke adierazpen instituzionalen bat adostea.