Ernaik hitzaldi bira egingo du ‘Bulkada berrien garaia da!’ lelopean. (Argazkia: Ernai)
Bulkada berrien garaia da! lelopean hitzaldi bira hasiko du Ernaik ostiral honetan, urtarrilak 11. Urtarrilean zehar egingo duten hitzaldi sortaren lehen hitzordua Kijera gaztetxean izango da ostiralean, 19:00etan, eta
Gaztetxeak eta gazte mugimendua dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo tertulia egingo dituzte.
Urtarrilaren 17an
Zergatik gazteak eta feministak? mahai-ingurua egingo dute Egiako Txoko Internazionalistan (Iruresoro plaza). Urtarrilaren 25ean, berriz,
Errepresioak hamaika aurpegi eta bizipen hitzaldia antolatu dute Letaman gaztetxean, eta urtarrilaren 29an
40 urtez antolakuntzan eta borrokan mahai-ingurua egingo dute Marruma elkartean. Hiru saioak 19:00etan izango dira.
Amaitzeko, otsailaren 2an 11:30ean
Pitzatu: Gazte boterez Euskal Herria eraikitzen liburuaren aurkezpena egingo dute, eta lekua oraindik zehazteke dago.