Eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egingo dute Egian
Egia Bizirik auzo elkarteak bart gertatutako eraso sexistaren aurka protesta egiteko deia egin du. Elkarretaratzea egingo du asteazken arratsaldean, 19:30ean. Egia kaleko 13. zenbakian biltzeko deia egin du bizilagunen elkarteak. Donostiako Asanblada Feministak ere bat egingo du mobilizazioarekin.
Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, adin txikiko emakume bati erasotzeagatik. Intxaurrondo eta Egia artean dagoen Matigoxotegi eremuan gertatu da erasoa.
Erlazionatutako edukia24 urteko gizonezko bat atxilotu dute sexu erasoa egotzita