Amassorain ikastola.
Donostiako Udalak diru-laguntza eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari hiriko lau ikastetxetan hainbat hobekuntza egin ahal izateko. 2018ko Udalaguntzak programaren bidez 761.459 euro balio dituzten lanak egin nahi ditu udalak. Lau ikastetxeak ondorengoak dira: Amassorrain ikastola, Amara Berri Urbieta, Zuhaizti Biteri eta Intxaurrondo ikastola.
Udalak bi lan egin nahi ditu Amassorrainen. Batetik, gela batzuk berritzeko lanak funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetzeko, eta bestetik, zaharkituta dauden zenbait kanpoko arotzeria aldatzeko lanak. 142.511 euroko kostua dute.
Amara Berri Urbietan, berriz, hiru hobekuntza lan egin nahi dituzte. Lehena, zaharkituta dagoen gasaren galdara kendu eta kondentsaziozko berria jartzea. Bigarrena, zenbait sabai berritzeko lanak. Eta hirugarrena, barruko patioetako arotzeria aldatzeko lanak. 419.564 euroko kostua dute lanek.
Zuhaizti Biterin zaharkituta auden zenbait kanpoko arotzeria aldatzea aurreikusten dute, 11.001 euroko kostuarekin. Eta azkenik, Intxaurrondo ikastolan, estalkia berritzeko lanak egin nahi ditu udalak. 188.380 euroko aurrekontua du.
Eusko Jaurlaritzak aipaturiko hobekuntzak diruz laguntzea onartzen badu, lan horien %60 ordainduko ditu eta udalak, berriz, %40: 304.583 euro. Horrez gain, udalak ikastetxeetan beste hainbat lan egitea aurreikusten du, eta horretarako beste 500.000 euroko inbertsioa egingo du.