Node konpainia donostiarra izan zen 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoako parte hartzaileetako bat. (Argazkia: Katapulta)
Laugarren urtez, deialdi berria ireki zuten atzo 2019an zehar egingo duten Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. Izen ematea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, musikan eta arte eszenikoetan aritu nahi duten artista berri, profesional edo erdi-profesionalentzat.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuek bultzatzen dute, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin lankidetzan.
Egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez.