Eneko Goia eta Cristina Uriarte, akordioa sinatzen. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak aurrerapausoa eman du Loiolako Erriberako haur eskola 2020rako erabilgarri egoteko. Horretarako, udalaren jabetza den Loiolako Erribera pasealekuko 20. zenbakiko lokalaren jabari aldaketa onartu dute. Lokala Amara-Loiola-Martutene Gizarte Zerbitzuen zentroaren ondoan dago.
Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak denbora darama auzoan haur eskola bat jartzeko asmoarekin. Aipaturiko lokalak 344 metro koadro ditu eta hutsik dago;duen zati batean jarriko dute haur eskola. Gainerako metro koadroak Gizarte Zerbitzuen Zentroari erantsiko zaizkio. Beste bi bulego jarri ahal izango dituzte.
Iazko urrian akordioa sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta udalak hirian haur eskola berriak irekitzeko.