Adineko pertsonentzat etxebizitza kolaboratibo bat egin nahi dute
ostiraleko astekarian argitaratuko dugu.
Elkarbidean elkarteak bi urte daramatza adineko pertsonentzat etxebizitza kolaboratibo bat sortzeko prozesua garatzen. Atzo, urtarrilak 8, proiektua aurkeztu zuten Gipuzkoa plazako Etorkizuna eraikiz gunean. Ixabel Fernandez eta Marisa Sarriak eman zuten proiektuaren berri, Elkarbidean elkartearen izenean, eta haiekin batera, Madrilgo Trabensol etxebizitza kolaboratiboko bi kidek esperientzia propioa azaldu zuten. 2013an hezurmamitu zuten nagusientzat Trabensol proiektua, eta ordutik hamarnaka lagunek egunerokotasuna partekatzen dute han.
Fernandez eta Sarriak orain arte egindako pausoak azaldu eta herritarrak animatu zituzten proiektuarekin bat egitera. Aurretik Donostian antzeko proiektu bat egon zela azaldu zuten, Housekide izenekoa, baina ez ziren proiektua gauzatzera iritsi, eta hainbat kide Elkarbidean elkartera batu dira orain. Zahartzaroa bizitzeko modu alternatiboak eraiki nahi dituzte elkarteko kideek, haien ustez zaharren egoitzak ez zaizkielako gustatzen.
IRUTXULOKO HITZAk Elkarbidean elkarteko eta Trabensoleko kideekin hitz egin du, euren proiektuak ezagutzeko. Erreportaje osoa