'Adiorik gabe' proiektuaren hiru emanaldi egingo dituzte
Donostiako Udalak jarraipena emango dio Adiorik gabe proiektuari. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren legatuaren parte da. Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresa arduratuko da antzezlana diseinatzeaz, zuzentzeaz, koordinatzeaz eta ekoizteaz. Udalak 99.456 euroko kontratua adjudikatu dio enpresari.
Antzezlanak bortizkeriak eta terrorismoak eragindako lau biktima oroituko ditu. Gutxienez hiru emanaldi egingo dituzte Antzoki Zaharrean. Lehena martxoaren 16an egingo da, estreinaldia izango da eta hiritar guztiei zein giza eskubideen arloan lan egiten duten elkarteei zuzendurikoa izango da. Beste bi emanaldiak martxoaren 18an eta 19an egingo dira, eta batxilergoko zein unibertsitateko ikaslee zuzendurikoak izango dira.