Iaz ere Anoetan jokatu zuten euskal derbia, eta zaleen sekulako erantzuna izan zuen. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Euskal derbia Anoetan jokatuko dute emakumeen lehen mailako ligan, aurten ere. Aurreko denboraldian jokatu zuten lehen aldiz Realak eta Athleticek Anoetan, eta sekulako arrakasta izan zuen norgehiagokak. Horregatik, berriro eszenatokia errepikatzea erabaki du Realak. Otsailaren 10eko asteburuan izango da partida, baina oraindik eguna eta ordutegia zehazteke daude.
Hain zuzen, Anoetako harmailetan 20.000 zale baino gehiago elkartu ziren iazko maiatzean. Datozen egunetan partidari buruzko xehetasun gehiago emango dituztela jakinarazi du Realak.