Kijera Gaztetxeko kideek euren proiektua "zilegia" dela azpimarratuz erantzun diote Goiari
Parte Zaharreko Kaialde eraikinaren desalojo prozesuari buruz esandakoari erantzun diote Kijera Gaztetxeko kideek. Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan, Goiak eraikina berreskuratzeko prozesua abian dagoela berretsi zuen, udala “legeak agintzen duena” egiten ari dela azpimarratuz.
Ohar baten bidez, Kanpandegi kaleko eraikina okupatu duten gazteek auzoan dituzten beharrak nabarmenduz erantzun diote alkateari: “Jakin badakigu haien legeditik kanpo gaudela. Gure auzoaren egoera ikusita, eta bestelako moduetatik egiteko borondatez, eraikin hau okupatu genuen”. Legezkoa baino, euren proiektua “zilegia” dela zehaztu dute, eta zentzu horretan, “azken hamabi urteotan eraikina hutsik izan dutenek” auzotarren zilegitasunaz “ezer gutxi” esan dezaketela adierazi dute.
Udaletxean eskainitako prentsaurrekoan, Goiak Parte Zaharrean Bizi elkartearekin auzoko beharrei buruz hitz egiteko prest zegoela esan zuen ere. Hori dela eta, gazteek azken hilabeteetan zehar udalarekin hitz egiteko egin dituzten saiakerak ekarri dituzte gogora: “Gurekin esertzeari uko egin zion alkate berdina da orain dialogoaren errege omen dena”.
Jarraian Kijera Gaztetxeko kideek bidalitako oharra:
Asteartean Eneko Goia alkateak