Garbitzaileek hainbat protesta egin dituzte iaztik. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Manifestazioa egingo dute komisaldegi eta eraikin judizialetako garbikuntza zerbitzuetako langileek, bihar, urtarrilak 11. Egiako epaitegitik aterako dira 11:00etan, eta San Martineko epaitegiraino egingo dute protesta. Kale-garbitzaileen aldean jasaten duten soldata arrakala ezabatzea nahi dute, eta greban daude horregatik. Aipatu dute komisaldegietako langileekiko %13koa soldata arrakala dutela, eta %7koa eraikin judizialetako langileekiko. Hiru sektoreak administrazioaren azpikontratak dira, eta azpimarratzen dute desberdintasun nagusia dela kale-garbitzaileen %80 gizonezkoak direla, eta beste bi sektoreetan %95 emakumezkoak.
Sektoreko langileek 115 egun daramatzate greban, eta diotenez, ez dute negoziazio seriorik abian jartzea lortu Garbialdi enpresarekin: “Eusko Jaurlaritzako justizia eta segurtasun sailek aukera ezinhobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa”.