Iaz hasi ziren bisita gidatuak egiten kanposantuan barrena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Polloe hilerriak bisita gidatuak abian jarri ditu berriro, urte berria hastearekin batera. Urtarriletik apirilera egingo dituzte ibilaldiak, 3 gaztelaniaz eta 1 euskaraz.
Hilerriaren sarrera nagusian elkartuko dira bisitetarako. Bisitak doakoak izango dira, 90 minutuko iraupena izango dute, eta Oh my walk enpresak gidatuko ditu. Partaideek ezagutuko dituzte hilerriko txoko guztiak, haien historia, artea eta bitxikeriak. Partaide kopuru mugatua izango dute: 5 pertsona gutxienez eta 15 gehienez.
Iazko bisita guztiak euskaraz izan ziren, lau bisita izan ziren guztira, eta guztiak bete ziren. Denera 60 pertsonek hartu zuten parte.
BISITEN DATAK
- Urtarrilak 27. 11:00etan. Gaztelaniaz.
- Otsailak 23. 11:00etan. Euskaraz.
- Martxoak 17. 16:00etan. Gaztelaniaz.
- Apirilak 13. 16:00etan. Gaztelaniaz.
Izen ematea egiteko bi bide daude: 943 48 35 40 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara; edo
polloe@donostia.eus posta elektronikora idatzita.