Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak
Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur goizean, Donostiako Udaletxean. Saioa hasi aurretik azken bi eraso sexistak salatzeko minutu bateko isilunea egin dute udal talde guztiek.
Espero bezala, Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak. Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kideak jasoko du 2019ko Urrezko Danborra. Aldiz, dominak ondorengoek jasoko dituzte: Eragin elkartea, Elizaran ikastetxea, Ancora elkartea, Gaztetxo Antzerki taldea eta Hazi eta Ikasi elkartea.
Dominak hilaren 19an banatuko dituzte, eta Urrezko Danborra, berriz, San Sebastian egunean. Hau da, hilaren 20an.
IRUTXULOKO HITZAk Rosa Garciari egindako elkarrizketa mamitsua argitaratuko du urtarrilaren 18ko astekarian.