Harrobiko emakumeak oholtzara, 'Gure ahotsak' kontzertuan
Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean eskuratu ahalko dira, 18 euroren truke.
Udaleko ordezkariak jakinarazi duenez, egitasmoak “keinu zuzena egiten dio martxoaren 8ari”, eta gaineratu du iazko mobilizazioak “mugarri bat” izan zirenez, horri jarraipena eman nahi izan diotela. Sara Mansillak, Olatz Salvadorrek eta Izarok Donostian osatu dute orain artean euren ibilbidea. Elena Setienek, berriz, beste herrialde batzuetan ikasi eta aurkitu zituen bere ahotsa eta adierazpidea.
Lehen aldiz egingo da aurten Gure ahotsak, emakume musikariak ikusgarri egiteko helburuarekin, eta Insaustik jakinarazi duenez, datozen urteetan egitasmoa sendotzeko asmoa dute, emakumezkoen ahots gehiago bildu eta beste agertoki batzuetara zabalduz. Lau artistak Donostiako harrobikoak izateak daukan garrantzia nabarmendu nahi izan dute: “Gure ahotsak dira. Harro gaude gurekin bizi direlako eta euren gaztetasuna, karisma eta sormena eskaintzen dizkigutelako”.
Lau artistek egun garrantzitsua izango dela aitortu dute, eta azaldu dute bakoitzak bere sorkuntza propioko bost abesti abestuko dituela. Berretsi nahi izan ez duten arren, laurek batera biltzen duten indarra aprobetxatu, eta sorpresaren bat prestatzeko asmoa dutela aurreratu dute. Mansillaren ustetan emakume musikarien lana ikustarazteko “aukera paregabea” izango da Gure hotsak kontzertua. Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian egingo den saioa dela nabarmendu du, eta lau emakumek Viktoria Eugeniaren neurriko antzoki bateko oholtza partekatzea “sinbolo” bat dela esan du. Izarok horrelako egitasmoen beharra azpimarratu du, eta “atzean dagoen lan guztia” goraipatu du.
Olatz Salvadorrentzat Gure ahotsak “aitzakia” bat da, oholtza gaineko emakumeak erreferente bilakatu eta gazteak berdina egitera animatzeko. Setienen moduan, Viktoria Eugenian jotzeak “ilusio berezia” egiten diola aitortu du.
Sara Mansilla, Olatz Salvador, Izaro eta Elena Setien izango dira martxoaren 7an Viktoria Eugenia antzokian egingo duten Gure ahotsak kontzertuaren protagonistak. Gaur aurkeztu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira propio antolatu duten kontzertua, eta aurkezpenean egon dira lau artistak eta Jon Insausti Kulturako zinegotzi ordezkaria. Gure ahotsak martxoaren 7an, osteguna, izango da, 20:00etan. Sarrerak