Haur danborradako pertsonaiak eta Danbor Nagusia prest daude San Sebastian egunerako
San Sebastian eguna iristeko gogotsu daude aurten ere Donostiako haurrak. Urtarrilaren 20an, 12:00etan elkartuko dira haur guztiak; Alderdi Ederren elkarrekin San Sebastian Martxa joko dute, eta desfilea hasiko dute ondoren, Erdialdeko kaleetan barrena. Guztira, 5.088 umek parte hartuko dute, 49 konpainiatan banatuta.
Aurten sukaldariak estreinatuko dituzte Ikasbide ikastolakoek, horrela, gainontzeko 29 konpainietara batuko dira. La Asuncion ikastetxeak, berriz, zortzi urketari izango ditu; beraz, 45 konpainia izango dira urketariak izango dituztenak.
Banatu dituzte aurtengo karguak ere. Pertsonaiak ordezkatuko dituzte Aieteko Jesuitinas Ikastetxekoek, eta Danbor Nagusia, berriz, Larramendi Ikastetxekoa izango da. Pertsonaia berri bat gehitu dute karrozara, notarioa. Horrela, hauek ordezkatuko dituzte karguak:
- Danbor Nagusia: Anne Vicente de la Fuente.
- Easo Ederra: Alazne Armendariz.
- Jenerala: Telmo Ramos.
- Jeneralaren laguntzailea: Maite Azurza.
- Alkatea: Carla Gonzalez.
- Notarioa: Unai Muñagorri.
- Damak: Nora Ansa eta Irene Bolivar.
- Inudeak: Maialen Samso eta Noa Eikelboom.
- Artzaia: Miren Eizagirre.
- Batelariak: Ana Ballester eta Carla Zarza.
- Herritarra: Sara Irisarri.
- Irulea: Telma Garasa.
- Urketaria: Adriana Martin.
- Mandazaina: Martina Beamonte.
- Palafrezainak: Lucia Azurmendi, Iker Ferreira, Lukas Gil, Ioritz Martin, Claudia Sainz, Nerea Quintanilla.