(Argazkia: Kijera gaztetxea)
Ohar bat zabaldu dute Kijera gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaileek, gertaeren inguruan duten iritzia azalduz. Ez dute gustuko udalaren erabakia:
“Donostiako Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaile modura, Udaletxeak Kijera Gaztetxea desalojatzeko hartu berri duen erabakiaren kontra, zera adierazi nahi diogu auzoari, Donostiari eta iritzi publikoari oro har:
Azken urteetan, gure auzoa eraldapen prozesu bortitza jasaten ari da, batik bat, espekulazio inmobiliari- oak eta turismora begirako auzoaren esplotazio orokorrak ekarri duen gentrifikazio prozesuaren ondori- oz. Horren eraginez, auzoa erabateko “parke tematikoan” bilakatzen ari da, turistek bilatzen duten ben- etakotasun hori bera galduaraziz, eta beti ere, bertako eguneroko auzo-bizitza eta elkar-bizitza galaraziz. Turismora eta kontsumora begirako auzoaren eraldapen honek eraginik ere badu Parte Zaharreko haur, gazte eta zaharren beharretara egokitu eta zuzendutako espazioen eskasian -ezinbestekoak direnak auzo bizi baterako. Biztanlegoaren segmentu gazteenari dagokionean, Parte zaharrean ez da, beste auzuneetan badiren bezala, ez haurgunerik, ez gaztelekurik ez eta kultur-etxerik. Bertako haur eta gazteek ez dute haientzat egokitutako espaziorik, ez eta egun euritsu eta hotzenetarako aterperik ere. Biztanle kopurua kontutan hartuz, biztanleko metro karratuetan jolastoki gutxien duen auzoa ere bada Parte Za- harra.
Hemengo biztanleei zuzendutako espazio eta ekipamendu gabeziak nabarmenak izanik, auzoko gazte askoren ekimenez 11 urtez hutsik egon den Kanpandegi Kaleko Kaialde eraikina birgaitu da 2018ko irailaz gero. Kijera Gaztetxea, hala deitua izan dena, beti ere, elkar-heziketan oinarritutako aisialdirako eta kultur ekimenetara zuzendutako espazio modura aurkeztu da eta auzoko kolektibo ezberdinen beharri- zanei irekita egon da. Elkarbizitzarekiko sentikor, jarrera irekia erakutsi dute, jende ezberdin asko bertara erakarriz. Errespetuzko jarduerak eta ordutegiak gauzatu dituzte, beranduenik ere gaueko 11-etarako Gaztetxea itxiz. Elkarbizitza eta autogestioa oinarri harturik, sare zabal bat eratu dute lau hilabete eska- setan. Besteak beste, liburutegia, sukaldea, frontoia, brikolaje tailerra, bilera gelak, aisialdi-gunea, haur- gunea eta erabilera anitzeko espazio bat gaitu dituzte bertan. Eta denbora tarte txiki honetan makina bat ekintza antolatu dituzte: bertso eskola, zineforuma, konferentziak, topaketak, arte sormeneko jarduerak, josketa tailerra, xaboi tailerra, dantza, antzerki eta zirkuko saioak, eta abar.
Gaztetxea auzoko haurrek dituzten gabezia eta beharren aurrean ere sentikorra izan da, eta horiek bete nahiean, lekua eskaini zaie txikienei. Hala, zenbait guraso Haurgune bat egokitzeko lanetan hasi gara orain dela 3 hilabete terdi.
Haurgunearen egokitzapenean lehentasuna segurtasunak izan duela adierazi nahi dugu. Gazteek eraikuntzaren segurtasun neurri orokorrak hartuak dituzte, zenbait arkitektoren bisitak jasoz. Elektrizistek, iturginek, igeltseroek, arotzek eta beste hainbat profesionalek ere era altruistan lagundu dute espazio- aren egokitzapenean. Honez gain, Haurgunean bestelako neurri zehatzak ere hartu dira, espazio horiek txiki txikienentzat ere egokituz: entxufe-babeslekuak ipini dira, leiho eta balkoietako irteerak segurtatu, gainontzeko espazioetarako sarrerak itxi, eta abar.
Eraikuntza honen aurreko erabilera Orixe Ikastolarena izatea ere lagungarria izan da, eraikina jada haur- ren beharrizanei egokitua dagoelako (besteak beste, sarrerak, espazioak eta komunak haurrei egokituak daude). Eta behin segurtasun neurriak hartuta, Haurgunea txukundu, apaindu eta material ezberdinekin hornitu da.
Haurguneak bi eremu bereiztu ditu:
Haurtxokoa (60 metro karratutakoa): eskulanetarako, joko sinbolikorako, arte sormenerako, mahai jokoetarako, eraikuntzetarako eta abar egokitutako espazioa, honako txoko hauez hornitua: sukalde txokoa, antzerki txokoa, deskantsurakoa, liburutegia, psikomotrizitate finerako txokoa, eskulan txokoa, mahai joko txokoa.
Mugimendurako gela (128 metro karratutakoa): jarduera fisikoagoetarako eta psikomotrizitatea lantzeko egokitutako espazioa da. Haurrek beren gorputza erabiliz oinarrizko mugimenduak garatu eta adierazte- ko lekua da hau: korrika egiteko, gauzak lekuz aldatzeko, salto egiteko, dantzatzeko… haien garapenerako oinarrizko beharrak direnak. Espazio handia izanik, erabilera anitzeko espazio modura funtzionatzen du honek Gaztetxean.
Komuna: haurrentzat egokitutako komuna eta txikienentzako aldagela.
Hilabete eta erdiko lanen ondoren, Haurgunea azaroaren 27an ireki da. Orduz geroz, lanegunetan arratsaldez ireki dugu egunero, 16:45etatik 19:00etara bitartean, 0-8 urte bitarteko haurrentzat eta haien guraso edota ardura- dunentzat. Egun euritsuetan 50 bat haur etor daitezke beraien guraso eta arduradunekin batera. 40 gurasotik gora gabiltza haurguneko irekiera, itxiera eta garbiketa txandak betetzen. Eta erabiltzaile orok badaki norbera dela bertan gerta daitekeenaren erantzulea.
Haurgunea ireki denez geroz hainbat jarduera egin dira. Guztiak, hezkuntza ez formal modura, elkar hezkuntzatik bultzatuak, berrerabilpena sustatuz, beti ere ingurumena errespetatuz, genero berdintasuna landuz, eta besteak beste, lanketa koopertiboa eginaz, psikomotrizitatea ahalbideratuz, arte eta sormen prozesuak garatuz, eta autogestioa eta autonomia sustatuz. Guztiak ere geure seme-alaben garapen oso baterako ezinbesteko jardueratzat eta baliotzat ditugunak.
Haurguneko erabiltzaileak Urgullera ere irten gara, bertako material naturala probestuz artelanak sortzeko, materialak birziklatuz pintura tailerrak antolatu ditugu, gabonetako apaingarriak gauzatu berrerabili- tako gailuekin, Gau Beltzean kalabazak prestatu, Maridomingi kolorez jantzi… eta ipuin kontalariak ere izan ditugu. Eta datozen asteetarako pailazo, mago, musika, dantza eta mugimendua lantzeko jarduerak dauzkagu aurreikusita. Guzti hauetan euskara erabili dugu transmisio hizkuntza lez.
Jarduerak era irekian zabaldu dira, nahi zuen orori leku eginez. Guztiak ere era ez lukratiboan eta bolon- dreski gauzatutako ekintzak izan dira. Eta zera azpimarratu nahi da, beti ere bertako guraso eta ardura- dunak direla bertan gertatzen denaren erantzuleak.
Haurgunea jolaserako, sormenerako eta psikomotrizitaterako aterpe bat izateaz gain jatorri, ideologia eta adin ezberdinen bilgunea ere bada, saregintzarako lekua, elkarlana eta autogestioa sustatzeko hazitokia, non elkar-hezkuntza bat sustatzen den haur, gazte eta helduen artean. Gaztetxeko beste erabiltzaileekin elkarbizitzan, generazio arteko hartu-emana errealitatea da hemen. Bide honetan, gure hurrengo urratsa eraikinaren azpian dagoen zahar etxeko kide eta erabiltzaileei jarduerak haurrekin era bateratu batean egitea zen, eta erabilera anitzeko gela handia ere beraiek haien tailer edo ekimenetarako erabiltzeko irekiak zeudela helarazi ere.
Balio guzti horien gainetik, agian, behar bezala kontenplatu gabe geratu direlako, udalak gaztetxea desalojatzeko ebazpena hartu du. Eta dirudienez, bertan haurrekin jarduerak egin direlako desalojorako larrialdiko prozedura ezarri du. Haurgunea ezagutu gabe eta bertako eragileekin harremanetan jarri gabe, udalaren aldebakarreko erabakia ez zaigu bidezkoa iruditzen.
Halako ardura eta azkartasuna nahiko genituzke, ordea, haurrek auzoan dituzten bestelako arrisku erre- alen aurrean: haurren eskola irekiera orduetan Parte Zaharreko kaleetan abiada bizian dabiltzan banaketa garraioek suposatzen duten arriskuen aurrean, larrialdi egoeretan anbulantziei kale askotara iristea er- agozten dieten terraza mobiliarioak eta toldo ilegalak galarazteko orduan, festen ondotik geratzen diren beira zatiak eta bestelako hondakinen kudeaketa on bat egiteko orduan, eta abar.
Haurgunean halako arriskurik ez dela eta larrialdiko desalojo prozedurak zentzurik ez duela iruditu ar- ren, Gaztetxearen kaleratze bortitz bat nahi ez dugunez, behin behinean Haurguneko jarduerak etetea erabaki dugu. Debekuak jarraitzen duen bitartean, baina, haurrekin jarduerak Udaletxe parean egitera behartuak sentitzen gara. Izan ere, Kijera Gaztetxea desalojatzeko erabakiak berriz ere kale gorrian uzten gaitu, Gaztetxerik gabe eta Haurgunerik gabe.
Bestetik, okupazio prozesuan Gaztetxeko kideek Udaletxearekin hitz egiteko nahia, elkarrizketarako prestutasuna eta bilkura baterako deia adierazi zioten, eta orain arte erantzunik ez dute jaso.. Udalaren aldebakarreko ebazpenaren ondotik, gaztetxea defendatzeko erresistentzia ez bortitz batean jardungo direla adierazi dute gazteek, eta haien ekarpenak balioztatuz, auzotarren babes handia dute beren alde. Hauek biolentzia bidez kaleratzea zentzugabea eta larria litzateke auzotar asko eta askorentzat.
Sortutako egoeraren aurrean, zera eskatzen diogu, beraz, udalari:
Gaztetxearen itxiera suposatuko zukeen eraikinaren berreskuratze prozedura etetea eta espedi- entearen itxiera. Auzoko eragile eta erabiltzaile askok adierazi dute Gaztetxeak auzoarentzat ezinbeste- koa den hezkidetza bilgunea suposatzen duela, eta hori ere aintzat hartzea eskatzen da.
Gaztetxeko kideei eraikina aisialdira begirako joera hezitzaile eta kultural batekin jarduten jar- raitzeko baimena ahalbideratzea.
Haurguneari dagozkion gaiak lantzeko eta informazio zuzena helarazteko bilera bat, zein iada bide ofizialetatik eskatu degun.
Jada adieraziak ditugu halako espazio baten beharrizana badagoela auzoan. Baina espazio fisiko bat izateko behar materialetik harago eginaz, garrantzitsua zera da, leku hori amets izatetik egia izaterako bidean jardun dugula, eremu hori sortu, bizi eta sentitu egin dugula, eta honenbestez, aurrera egiteko kapaz garela. Ez diogu uko egingo ezinbestekoak iruditzen zaizkigun halako elkar-hezkuntza, autonomia eta hezkidetza moduei eta espazioei. Auzoa bizirik nahi degulako , Gaztetxea aurrera!”.