Laugarren garaipena behar du Gipuzkoa Basketek
Johan Larsson fitxaketa berriaren estreinako neurketa izango da.
SASKIBALOIA
Gizonezkoen ACB liga, 16. jardunaldia
Ligaren erdira iristeko neurketa gutxi falta direnean, Gipuzkoa Basketek puntuak batu behar ditu zulotik ateratzeko. Horretarako aukera izango du Manresaren aurka Illunben, igandean. Ez da areriorik errazena izango, baina laugarren garaipen lortzera behartuta daude mailari eusteko helburua bete nahi badute. Bestalde, Ibaeta Basketek azken bolada irregularra orekatu nahi izang du, igandean ere, Zaragozan.
Bera Bera eskubaloi taldeak, berriz, EHF kopako bigarren jardunaldia jokatuko du bihar Irungo Artaleku kiroldegian. Lehen jardunaldian galdu ostean, beste neurketako irabazlearen aurka ariko dira. Sailkapenean buruan daude Craiova eta Podravka, lehen jardunaldiko aurkaria.
Futbolean, Realeko neskek Malagan jokatuko dute igande goizean. Bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira. Aldiz, Realeko mutilek astelehenean izango dute Espanyolen kontrako neurketa, Anoeta futbol zelaian. Bernabeun irabazi eta kopan berdinduta, Imanol Alguacilek txuri-urdinen oraina egonkortzeko aukera izango du.
Azkenik, izotz hockeyan, Txuri Urdinak lidertzari eusteko partida izango du etxean Majadahondaren aurka.
- Gipuzkoa Basket – Manresa (Igandea, 12:30)
- Zaragoza – Ibaeta Basket (Igandea, 12:30)
- Bera Bera – SCM Craiova (Larunbata, 18:00)
- Malaga – Reala (Igandea, 11:00)
- Reala – Espanyol (Astelehena, 21:00)
- Txuri Urdin – Majadahonda (Larunbata, 21:45)