Rafael Zulaika izango da Elkano Fundazioko proiektuen koordinatzailea
rronka “erakargarria” dela baieztatu du Zulaikak, eta bere ibilbidearekin eta historiaren inguruko bere ikuspegiarekin “koherentea” dela gaineratu du. Fundazioak “historia abiapuntutzat hartu eta etorkizuna lantzeko helburua” duela adierazi du donostiarrak.
Ion Irurzun zuzendariarekin eta Alaia Berriozabal proiektuen teknikariarekin batera jardungo da Zulaika, aurten hasi, eta datozen hiru urteetan Elkano Fundazioak antolatuko dituen jarduerak aurrera eramaten. Elkano Fundazioko patronatua osatzen dute Getariako Udalak, Urola Kostako mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.
Rafael Zulaika donostiarra izango da Elkano Fundazioko proiektuen koordinatzailea. Hala jakinarazi zuen atzo munduari emandako lehen biraren 500. urteurrena ospatzeko xedea duen fundazioak.
Zulaika, Baionako Euskal Museoko zuzendaria izan da hamaika urtez, joan den abenduan kargua utzi zuen arte. Era berean, Donostiako San Telmo Museoko zuzendaria izan zen 1993. urtetik 2003ra. Bilboko Arte Ederren Museoan eta Ontzi Museoan lana egindakoa da Zulaika. Elkano Fundazioan parte hartzea e