Garaipen batekin ekin dio Donostiarrak batel denboraldiari
Joan den asteburuan abiatu da Gipuzkoako Batel Liga. Pasaiako badian aritu ziren ehun batel inguru larunbatean, nor baino nor, eta horien artean lau ontzi donostiar aritu ziren, helduen mailetan. Donostiarrako gizonak azkarrenak izan izan ziren seniorretan, 8 minutu eta 35 segundoko denborarekin; Zarautz eta San Juanen aurretik. Emakumeetan, Arraun Lagunaken batela hirugarrena izan zen (10:05), Donostiarrarena laugarren (10:09) eta Urkirena seigarren (10:14). Datorren asteburuan ez da batel ligako jardunaldirik egongo.