Egiako Gazte Asanblada berpiztu dute
erreportajea], eta ordutik beheraldia etorri zela: “Hilabete askotxo pasa dira Egiako Gazte Asanblada itzalita geratu zenetik, eta horren ondorioak jasan ditu Egiako gazte esparruko jardunak. Auzoetxeko proiektuaren saiakeratik aurrera, deialdi puntualak salbu, Egiako gazteok ez dugu elkarrekin borrokatu eta aurrera eramateko espazio politikorik izan. Egoerari buelta emateko asmoz, inoiz baino indartsuago ekiteko prest gaude!”.
Sistema kapitalista kritikatu dute, eta Donostiak eta Egiak azken urteetan jasandako “aldaketa bortitza” ez dutela gogoko diote: “Pisu turistikoen igotzea, etxebizitzaren prezio igoera, poliziaren agerpenaren igoera, kultura burgesaren sakontzea eta komunitatearen haustura”.
Batetik, jakinarazi dute Ostiraletako kafeak jarduerari ekingo diotela. Asmoa dute askotariko hitzaldi, ikastaro, proiekzio eta eztabaidak egiteko, eta egitarau zehatza laster zabalduko dute. Bestetik, gogoan izan dute Parte Zaharreko Kijera gaztetxearen afera [erreportajea], hustutzeko agindua jaso dutelako, eta deia zabaldu dute desalojoaren aurka mobilizatzeko.
Egiako Gazte Asanblada lanean hasi da berriro ere, eta horrela jakinarazi du ohar baten bidez: “Egiako hainbat gaztek ezinbestekotzat jo dugu antolatzearen beharra, eta asanblada berrartzea erabaki dugu”.
Gogoratu dute 2014ko maiatzaren 1ean egin zutela auzoko Onkologiko zaharraren eraikina okupatzeko saiakera, Auzoetxea sortzeko [