Hirutik hiru Realarentzat
Realak garaipen landua lortu du Malagan, taldeak defentsa duen fidagarritasuna eta erasoan duen eraginkortasuna agerian jarriz. Hain zuzen, andaluziarrek hasieratik gauzak zail jarri bazizkieten ere, Arconadaren neskek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten Nahikariren golari esker. Etxekoek berdintzea lortu zuten gero, baina Paula Fernandezek eta Nahikarik bigarren aldiz egindako golei esker Realak hiru puntuak ekarri zituen Donostiara, hirugarren astez jarraian.
Eskubaloian, Bera Berak lehen garaipena lortu du EHF kopako ligaxka fasean SCM Craiovaren aurka, hamaika puntuko tartearekin.
Saskibaloian, aldiz, gauzak ez zaizkie ongi joan talde donostiarrei. Izan ere, bai Ibaeta Basketek eta bai Gipuzkoa Basketek porrot gogorrak jaso dituzte Zaragoza eta Manresaren aurka, hurrenez hurren.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdin eta Majadahondaren arteko neurketa bertan behera geratu da zelai jokoa prest uzteko erabili ohi den makina matxuratu egin zelako. Datozen egunetan, garaipena Majadahondari emango dion edo norgehiagoka beste egun batean jokatuko den erabakiko du federazioak.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 17. jardunaldia:
- Malaga 1 – 3 Reala
- Bera Bera 32 – 21 SCM Craiova
- Txuri Urdin – Majadahonda (Partida bertan behera geratu da)
- Gipuzkoa Basket 85 – 91 Manresa
- Zaragoza 67 – 53 Ibaeta Basket