Zurriola ikastolaren inguruko dokumentala aurkeztuko dute urtarrilaren 25ean
Hilaren 25ean '1968-2018 Zurriola ikastola. kultura ereiten' dokumentala aurkeztuko dute. Emanaldia Hurra eraikineko aretoan izango da 18:30ean.
50 urte bete ditu Zurriolak eta kulturaren transmisioan egindako ekarpena jasotzen du lanak. Maddalen Acero, Uxoa Arin eta Beñat Apalategi dira dokumentalaren egileak. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin zuten, eta bukaerako lan gisara aurkeztu zuten. Grabazioak eta edizioa, berriz, Adrian Serna eta Ulises Proust ikasle ohiek egin dute.
Zurriolarekin lotura duten hainbat pertsonen testigantzak jaso dituzte. Besteak beste, Kontxita Beitia eta Dani Goñi irakasleak, Beñat Antxustegi eta Lide Hernando musikariak, Beñat Sarasola idazlea eta Oihana Maritorena aktorea.
IRUTXULOKO HITZAk Beitia andereñoari elkarrizketatu eta abenduaren 21eko astekarian argitaratu zuen.