Ezten Giro erromeria taldeak zuzenean joko du 30. Lilatoian
30. urtez egingo dute Lilatoia eta berrikuntzen artean Ezten Giro erromeria taldearen kontzertua egongo da.
30. urtez egingo dute Lilatoia 2019ko martxoaren 10ean, eta Donostiako emakumeek lasterketan izena emateko aukera izango dute otsailaren 2ra arte, Lilatoiaren webgunean, 11 euroren truke. Izena ematearekin batera, lasterketarako diseinatu duten kamiseta turkesaren neurria aukeratu beharko dute parte hartzaileek.
Urteurrena dela eta Lilatoi berezia izango dela aurreratu zuten irailean antolatzaileek eta berrikuntzen artean Ezten Giro erromeria taldearen kontzertua egongo da. Alaitz Escuderok, Maitane Unanuek, Mirari Alkortak, Maialen Mujikak eta Nagore Etxabek osatutako taldeak lasterketan zehar zuzenean joko duela jakinarazi dute, eta emakumeak izena ematera animatu dituzte bideo batean.
1990. urtean egin zuten lehenengoz Lilatoia lasterketa, kirolean emakumezkoen parte hartzea sustatzeko. Gaur egun, hogeita hamar urte geroago, lasterketa ezaguna eta aitortua da hirian, zein Gipuzkoan.