Kontxako baranda zatien banaketa martxoan egitea aurreikusten du udalak
225 dira barandaren zatiak, eta horiek zatitzeko adjudikazioa onartu du udalak. Inoxmar Entreacerox SL enpresak egingo du 33.214 euroren truke.
Donostiako Udalak martxorako aurreikusten du kontxako baranda zaharraren zatien banaketa. Espero baino gehiago atzeratu da barandaren zatiketa, eta horrela, erosi zuten herritarrek zertxobait gehiago itxaron beharko dute.
225 dira barandaren zatiak, eta horiek zatitzeko adjudikazioa onartu du udalak. Inoxmar Entreacerox SL enpresak egingo du 33.214 euroren truke. Bi hilabete izango dituzte horretarako. Zati bakoitzak 147,62 euroko kostua du, eta hori da gutxi gorabehera –144 euro, zehazki– eskuratu duten herritarrek ordaindu dutena.