Aitor Samanes eta Alex Senderos omenduko ditu Kresalako helduen danborradak
Kresala elkartearen danborradak omenaldia egingo die bi laguni, San Sebastian egunean. Aitor Samanes eta Alex Senderos izango dira omenduak, 25 urtez jarraian danborradan parte hartu dutelako.
Urtarrilaren 20an, 7:00etan aterako da Kresalako helduen danborrada, Euskal Herria kaletik, eta goizeko 10:30ak arte ibiliko da kalez kale. Konstituzio plazan, Urrezko Suila jasoko dute omenduek. Iñigo Cabañas arkitektoak Kresalarentzat bereziki diseinatutako pieza da. Hain zuzen, suil deitzen zaio garai bateko urketariek buruan garraiatzen zuten baldeari.