Mikel Sarasola kayaklariak hitzaldia emango du Antiguan
Mikel Sarasola kayaklariak hitzaldia emango du Txantxarreka gaztetxean, Antiguako jaien harira.
Mikel Sarasola kayaklariak hitzaldia emango du datorren ostegunean, urtarrilak 17, Txantxarreka gaztetxean. 19:30ean hasiko da Antiguako jaien egitarauaren barruan dagoen jarduera, eta Platerotarrak mendi elkarteak, Txantxarreka gaztetxeak eta Antiguako jai batzordeak antolatu dute. Mikel Sarasola donostiarrak urteak daramatza muturreko kirol praktikak egiten, eta munduan zehar espedizio ugari egin izan ditu, besteak beste, Patagonian, Perun, Pakistanen, Nepalen eta Groenlandian. Osteguneko hitzaldian Sarasolaren espedizioen inguruko bideoak proiektatuko dituzte, eta kayaklariak bizitako esperientzien inguruan hitz egingo du.