"Partaideei aukera eman diegu sukaldariz edo urketariz janzteko"
Duela urte eta erdi hartu zuten La Bodeguilla taberna Libe Lafuentek eta Amaia Munillak. Orain, La Bodeguilla Amara Elkarteak danborrada sortu dute.
Helduen danborrada kopuruak gora egin du aurten ere, eta aurten lau izango dira konpainia berriak:
La Bodeguilla Amara Elkartea, Altza Danborrada SJC, Englishtarrak eta Matiazaleak. Amarako danborraden artean aterako da La Bodeguilla Amara Elkartearen danborrada, eta beraiekin egon gara.
Duela urte eta erdi hartu zuten La Bodeguilla taberna Libe Lafuentek eta Amaia Munillak, oso pozik daude negozioarekin, eta orain danborradarekin animatu direla azaldu du Lafuentek. «Iazko danborradan sortu zitzaigun ideia, parrandan genbiltzala. Saiatu dira ahalik eta erarik ekonomikoenean egiten, kide bakoitzak diru asko ez gastatzeko: «Partaideei aukera eman diegu sukaldariz edo urketariz janzteko, bakoitza bere arroparekin, eta zapi gorriak atera ditugu». Txaranga propioa izango du gainera danborrada berriak. Izan ere, musikari talde bat elkartu da bereziki haientzako jotzeko.
Ostiraleko astekarian egongo da erreportaje osoa irakurtzeko aukera.