Autobus zerbitzuak indartuko ditu Dbusek San Sebastian egunagatik
San Sebastian eguna eta bezpera direla eta, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 19an, eta igandean, urtarrilaren 20an, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu San Sebastian eguna eta bezpera direla eta. Gauez, Gautxori zerbitzuak eskainiko ditu.
Urtarrilaren 20an, igandean, Haurren Danborrada dela eta, 10:30etik 15:00etara gutxi gorabehera, ondorengo aldaketak egingo dira:
5.Bentaberri eta 25.Bentaberri-Añorga: Autobus hauen azken geltokia Zubieta kalean egongo da. Artzain Oneko, Okendoko eta Bulebarreko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
16.Igeldo eta 18.Seminarioa: Autobus hauen azken geltokia Zubieta kaleko geltokian egongo da. Artzain Oneko, Okendoko eta Gipuzkoa plazako geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
21.Mutualitatea – Anoeta, 26.Amara – Martutene eta 28. Amara – Ospitaleak: Easo 27an egingo dute geldialdia erabiltzaileak uzteko (Telepizzaren aurrealdean) eta Epaitegi zaharren etxadian (San Martin kalean) erabiltzaileak hartuko dituzte. Easotik bueltatuko dira (kontrako noranzkoa), gasolindegi zaharraren parean geldialdia eginez. San Martin 25eko, Artzain Oneko, Okendoko, Bulebarreko, Mendeurreneko eta Urbieta kaleko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
23.Errondo – Puio, 32. Puio – Errondo eta 46. Morlans: Azken geltokia Zubieta kalean egongo da, Manterola kalearekin gurutzatzen den puntua igaro eta gero (Zaragoza plazaren parean). Handik aurrera, berriro bere ibilbidea hartzeko, Zubieta Plazan bira egingo du eta San Martin alderantz joango da Easotik bueltatzeko (kontrako noranzkoa), gasolindegi zaharraren parean geldialdia eginez. Easo 9, Urbieta 6, Urbieta 38 eta Ehunurteurrenaren plazako geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
19.Aiete – Berabera: Aldapetatik jaisterakoan Eason biratuko du eta Londres Hotelerantz joango da, azken geldialdia Zubieta kaleko geltokian egiteko, Manterola kalearekin gurutzatzen den puntua igaro eta gero (Zaragoza plazaren parean). Handik aurrera, berriro bere ibilbidea hartzeko, Zubieta plazan bira egingo du San Martin alderantz joateko eta Easotik bueltatzeko (kontrako noranzkoa), gero Aldapetatik gora egiteko. Artzain Ona, Okendo, Gipuzkoa Plaza, Urbieta eta San Bartolome kaleko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
13.Altza: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko. Bulebar 3ko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
14.Bidebieta: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko. Colon pasealekua, Askatasunaren Hiribidea 6 eta 7, eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
29.Hego Intxaurrondo: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko.
Bulebar 15eko eta Askatasunaren Hiribidea 15eko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
8.Gros – Intxaurrondo: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko.
Colon pasealekuko, Askatasunaren Hiribidea 6ko, Bulebarreko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
9.Egia – Intxaurrondo: Iztueta bidetik pasatzerakoan, Mirakruz kalean sartuko da, Iparragirre, Miguel Imaz, eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko. Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Askatasunaren Hiribidea 6ko, Boulevardeko eta Askatasunaren Hiribidea 15eko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
42. Aldapa – Egia: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du bere azken geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko.
Bulebarreko eta Askatasunaren Hiribidea 15eko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
17.Gros – Amara – Miramon: Grosetik Amararantz doazela, Iparreko Geltokian desbideratu egingo dira Federico Garcia Lorca pasealekutik Jose Antonio Agirre Zubiraino (5. Zubia), Gernikako Arbolan eskuinera egiteko eta Azpeitia kalean sartzeko, Antso Jakitunaren Hiribidera heltzeko eta berriro ohiko ibilbideari heltzeko. Bilbo plazako, Ehunurteurrenaren plazako eta Antso Jakitunaren Hiribidea 12ko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
24. Altza – Gros – Antiguo – Intxaurrondo: Grosetik Amararantz doazela, Iparreko Geltokian desbideratu egingo dira Federico Garcia Lorca pasealekutik Jose Antonio Agirre Zubiraino (5. Zubia), aurrera jarraituko du Amara Plaza Hotelaren aldemenetik eta zuzenean aterako da Pio XII geltokira berriro ohiko ibilbideari heltzeko. Bilbo plazako eta Ehunurteurrenaren plazako geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
31. Intxaurrondo – Ospitaleak – Altza: – Zubiaurre pasealekutik Erdialderantz-Aieterantz: Mariaren Bihotzatik aurrera ibilbidea aldatuta izango du; Colón pasealekutik joango da (bertan geldialdia eginda), eta Frantzia pasealekutik, Federico Garcia Lorca pasealekutik, Mundaiz Zubitik, Araba parketik, Easo Plazatik (geldialdia) eta Aldapetako aldapatik pasatuko da, berriro ohiko ibilbideari heltzeko. Zurriola, Boulevard, Urbieta 6 eta San Bartolome kaleko 10ean dauden geltokiak kendu egingo dira.
– Ospitaleetatik-Aietetik Erdialderantz: Aldapetako aldapatik aurrera Easo kaletik jarraituko du (kontrako noranzkoa) gasolindegi zaharraren parean geldialdia eginda; handik, Antso Jakitunaren hiribidetik eta Pio XII.etik, eta puntu horretan Amara Plaza hoteletik, Foruen pasealekutik (geldialdia), Etxaide kaletik jarraituko du ohiko ibilbideari heltzeko. Artzain Ona geltokia kendu egingo da.
33. Larratxo – Intxaurrondo – Antiguo – Berio:
– Antiguo alderantz: Colon pasealekutik aurrera ibilbidea aldatuta edukiko du; Frantzia pasealekutik, Federico Garcia Lorcatik, Mundaiz Zubitik, Araba parketik eta Easo kaletik joango da Zubieta kalean ohiko ibilbideari heltzeko. Askatasunaren Hiribidea 18 geltokia kendu egingo da.
– Gros alderantz: Esklabak geltokitik Pio Barojara igoko da, Izoztegi, eta Pio XII-an aterako da. Bizkaia pasealekutik jarraituko du, Foru Pasealekutik (17 linearen geltokiak eginez) eta Etxaide kaletik jarraituko du ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. San Martin 57 eta Artzain Ona geltokiak kendu egingo dira.
36. San Roke – Aldakonea:
- San Roke alderantz: Aldakoneatik hasita ibilbidea aldatuta izango du, eta Frantzia pasealekutik joango da (geldialdia Iparreko Geltokian), ondoren Federico Garcia Lorca, Mundaiz Zubia, Araba parkea, Lizarra kalea eta Autonomia kalea igarotzeko, handik aurrera ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Euskadi plazako, Askatasunaren Hiribideko eta Urbietako 6-38 geltokiak kendu egingo dira.
– Aldakonea alderantz: Easo plazatik aurrera bide hau egingo du: Easo kalea (kontrako noranzkoa), Antso Jakitunaren Hiribidea eta Pio XII kalea. Puntu horretan, buelta eman eta Amara Plaza hoteletik, Foru pasealekutik (geldialdia) eta Etxaide kaletik jarraituko du, Askatasunaren Hiribideko 3an geldialdia egin eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Easo 9ko eta Askatasunaren Hiribidea 19ko geltokiak kendu egingo dira.
37. Rodil – Zorroaga:
– Zorroaga alderantz: Argentinako Errepublikaren pasealekuan egingo du regulazio-geldialdia. Zurriola eta Kursaal Zubitik joango da, kontrako norabidean sartzeko. Santa Katalina Zubitik aurrera berriro ohiko ibilbidea egingo du. Gipuzkoa plazako eta Askatasunaren hiribideko geltokiak kendu egingo dira.
– Rodil alderantz: Antso Jakituneko geltokia igaro ondoren, Luca de Tenan buelta eman eta Gernikako Arbolarantz egingo du; handik Foru pasealekura joango da (geldialdia), eta gero Etxaide kalera eta Askatasunaren Hiribideko 3ra (geldialdia). Ondoren, ohiko ibilbidetik jarraituko du. Easo plazako, Easo 9ko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak kendu egingo dira.
45. Renfe – bus geldtokiak – Antigua – Aiete:
– Antiguo alderantz: Geltokietatik Frantzia pasealekura joango da, Federico Garcia Lorcatik, Mundaiz Zubitik, Araba parketik eta Easo kaletik joango da Zubieta kalean ohiko ibilbideari heltzeko. Askatasunaren Hiribidea 18 geltokia kendu egingo da.
– Geltokietarantz: Esklabak geltokitik Pio Barojara igoko da, Izoztegi, eta Pio XII-an aterako da. Bizkaia pasealekutik jarraituko du, Foru Pasealekutik (17 linearen geltokiak eginez), Santa Katalina Zubira eta Geltokiak. Ondarreta, San Martin 57 eta Artzain Ona geltokiak kendu egingo dira.
Gainera, auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 19an eta 20an ondorengo geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira:
Ostirala, urtarrilaren 18a
14-Bidebieta: Bidebieta itxita egongo da 14:45etik 16:15era gutxi gorabehera. Zerbitzuek Juan XXIII-en emango dute bira. Zerbitzurik gabe geratuko dira Bidebietako Anbulategia, Julio Urkixo 38 eta Serapio Mujika 29 geltokiak. Juan XXIII (Kiroldegia) geltokira lekualdatuko dira.
21-Mutualitateak – Anoeta: 16:30etika 17:30etara gutxi gorabehera 21 linea ez da sartuko Colladotik eta Jose Maria Salaberriatik. Errondo pasealekutik joango da eta 43-Anoeta-Igara linearen geldialdiak egingo ditu. Collado eta J.M. Salaberria geltokiak Errondo eta Errondo-Podavines geltokietara lekualdatuko dira.
Larunbata, urtarrilaren 19a
5-Bentaberri: Matia kalea itxita egongo da 18:00etatik aurrera, beraz zerbitzuek Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetatik igaroko dira. Bertan behera geratuko dira Matia, Benta Berri, R.M.Azkue, R.M.Azkue 32 eta Zarautz 90 eta 122 geltokiak. Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetara lekualdatuko dira.
Igandea, urtarrilaren 20a
5-Bentaberri: Matia kalea itxita egongo da egun osoan zehar, beraz zerbitzuak Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetatik igaroko dira. Bertan behera geratuko dira Matia, Benta Berri R.M.Azkue, R.M.Azkue 32 eta Zarautz 90 eta 122 geltokiak. Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetara lekualdatuko dira.
14-Bidebieta: Bidebieta itxita egongo da 11:15etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara gutxi gorabehera. Zerbitzuek Juan XXIII-en emango dute bira. Zerbitzurik gabe geratuko dira Bidebietako Anbulategia, Julio Urkixo 38 eta Serapio Mujika 29 geltokiak. Juan XXIII (Kiroldegia) geltokira lekualdatuko dira.
9-Egia – Intxaurrondo: 16:30etik 22:30era gutxi gorabehera ez da joango Egia kaletik, Karmengo Amatik eta Ametzagainatik, beraz geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira. Lotura zerbitzua egongo da Bulebarra eta Mandasko Dukearen artean. Gainera, 9-Egia-Intxaurrondo lineak honako ibilbide hau egingo du:
– Egia-Intxaurrondo alderantz, geldialdi hauek egingo ditu: Bulebarra, Askatasunaren Hiribidea 15, Pinudi, Euskal Herria, Jai Alai, Fernando Sasiain, Sibilia, Beharko, Galizia 18, Galizia 28, Bustintxulo eta Baratzategi 21.
– Erdialderantz, geldialdi hauek egingo ditu: Baratzategi 21, Txara II, Zarategi 71, Mons 77, Kotxerak CTSS, Arbos Musikaria, Ategorrieta 31, Galtzada Nagusia 21, Kursaal eta Bulebarra 15.
13-Altza – Buenavista: 17:15etik 21:30era gutxi gorabehera, Txirrita Bertsolariaren kalea itxita egongo da. Ibilbidea Buenavista, Altzako kaskoa eta Martillunetik egingo da.
Txirrita Bertsolaria-ko geltokiak bertan-behera geratuko dira. Aitz Gain eta Larratxo geltokietara lekualdatuko dira hurrenez hurren.
17-Gros – Amara – Miramon: Prim kalea itxita egongo da 17:30etik 20:45era gutxi gorabehera. Ibilbidea Federico Garcia Lorca, Lehendakari Agirre Zubia eta Azpeitia kaletik egingo du. Bilbo Plaza, Ehunurteurrenaren plaza eta Antso Jakituna 12 zerbitzuz kanpo geratuko dira. Iparreko Geltokira eta Antso Jakituna 28ra lekualdatuko dira hurrenez hurren.
24-Altza – Gros- Antigua – Intxaurrondo: Prim kalea itxita egongo da 17:30etik 20:45era gutxi gorabehera. Federico Garcia Lorcatik joango da, Lehendakari Agirre Zubia, aurrera jarraituko du Amara Plaza Hotelaren aldemenetik eta zuzenean aterako da Pio XII geltokira berriro ohiko ibilbideari heltzeko. Bilbo plazako eta Ehunurteurrenaren plazako geltokiek ez dute zerbitzurik izango. Iparreko Geltokira lekualdatuko dira.
Era berean, urtarrilaren 20an, igandean, 16:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera ondorengo aldaketak egingo dira Erdialdean:
5-Bentaberri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 25-Bentaberri – Añorga, 33-Larratxo – Intxaurrondo – Antigua eta 45-Renfe-Bus geltokiak – Antigua – Aiete:
– Erdialderantz, Zumalakarregitik aurrera ondorengo ibilbidea egingo dute: Pio Baroja, Izoztegi, Pio XII, Bizkaia pasealekua, Foru Pasealekua (17 linearen geltokiak eginez) eta Etxaide kaletik jarraituko dute eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. 45 lineak Santa Katalina Zubitik jarraituko du Geltokiak alderantz. Ondarreta, San Martin 57 eta Artzain Ona geltokiak kendu egingo dira.
19-Aiete-Berabera eta 31-Intxaurrondo – Ospitaleak – Altza:
– Erdialderantz, La Cumbretik, ondorengo ibilbidea egingo dute: Lazkano Pasealekua, Izoztegi, Pio XII, Bizkaia pasealekua, Foru Pasealekua (17 linearen geltokiak eginez) eta Etxaide kaletik jarraituko dute ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Marianistak eta Artzain Ona geltokiak kendu egingo dira.
21-Mutualitateak – Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta 37-Rodil-Zorroaga:
– Erdialderantz: Antso Jakitunetik Luca de Tenara joango dira, Bizkaia pasealekua, Etxaide eta ohiko ibilbidea berreskuratuko dute.
Antso Jakituna 11, Easo Plaza, San Martin 25, Easo 9 eta Askatasunaren Hiribidea 21 geltokiak kendu egingo dira. 37 lineak geldialdia egingo du Askatasunaren Hiribidea 3an.
23-Errondo – Puio eta 31-Puio-Errondo:
– Erdialderantz: Easotik, bira egingo dute San Bartolome kalean eta Urbieta 38an izango dute hasierako geltokia. Urbieta 6 eta Easo 9 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
36-San Roke – Aldakonea:
– Aldakonea alderantz, Easo Plazatik aurrera ondorengo ibilbidea egingo du: Moraza, Urbieta, Mendeurrena, Antso Jakituna, Pio XII, Bizkaia Pasealekua, Etxaide (Askatasunaren Hiribidea 3an geldialdia eginez) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 9 eta Askatasunaren Hiribidea 19 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.