Ostiralean bertso saioa egingo dute gaztetxean
Desalojo arriskuan egon arren, Parte Zaharreko Kijera gaztetxeko kideek argi utzi dute egun hauetan zehar euren ohiko dinamikak mantentzen saiatuko direla. Konpromiso horri eutsiz, ostiral honetarako bertso saioa antolatu dute, Itxaso Piquer, Peru Aiartza, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendirekin. Saioa 18:00etan hasiko dute.
IRUTXULOKO HITZAk Kijerari buruzko erreportaje zabala argitaratu zuen aurreko astean, gaztetxearen orain arteko ibilbidea errepasatu eta egungo egoera zein den azaltzeko.