'Ezezaguna: zientzia eta zinema' zikloa egingo dute Tabakaleran
Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak Ezezaguna: zinema eta zientzia zikloa aurkeztu dute. Urtarriletik martxora bitarte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren museoan leku izango duen egitasmo honek zientzia fikziozko hamabi film proiektatuko ditu, eta saio bakoitzean izen handiko zientzialari bat proiekzioaren osteko solasaldia gidatzeaz arduratuko da.
Gainera, ikusleen kontsumo ohitura berriak aztertuko dituen mahai-ingurua eta zientziaren alderdi desberdinak jorratuko dituzten hainbat hitzaldi antolatuko dituzte.
Jarraian, datozen egunetarako antolatutako film eta hitzaldien zerrenda:
-
Urtarrilak 24: GIZON HARRIGARRIRO TXIKIAGOTUA
-
Urtarrilak 31: VIAJE ALUCINANTE
-
Otsailak 7: EL PRIMER HOMBRE
-
Otsailak 14: MARTETARRA
-
Urtarrilak 20: HITZALDIA / Datuak eta inteligentzia artifiziala egungo munduan
-
Urtarrilak 21: EX MACHINA
-
Martxoak 7: A.I. INTELIGENCIA ARTIFICIAL
-
Martxoak 14: SALYUT-7: HÉROES EN EL ESPACIO
-
Martxoak 16: BANG BANG ZINEMA / Blade Runner+Blade Runner 2049
-
Martxoak 21: FIGURA EZKUTUAK
-
Martxoak 23: MAHAI-INGURUA+ANIQUILACIÓN
-
Martxoak 27: HITZALDIA / Nanozientziafikzioa