Realeko Liga Genuineko taldeak igoko du Ikurriña Konstituzio plazako balkoian
Realeko Liga Genuineko taldearen ordezkaritza bat izango da Konstituzio plazako balkoian Ikurriña igotzeko arduraduna.
Realeko Liga Genuineko taldeko ordezkaritza batek igoko du Ikurriña Konstituzio plazako balkoian, Gaztelubideko kideek San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. Donostiako bandera, aldiz, Eneko Goia alkateak igoko du. Jose Ramon Mendizabal Danbor Nagusiak adierazitakoaren arabera, bandera igoera laburragoa izango da aurten: “30 edo 35 minutukoa izango da, eta bi abesti gutxiago eskainiko ditugu”.
Liga Genuine adimen urritasunen bat pertsonen taldeek osatutako liga da. Helburua urritasunen bat duten pertsonen artean futbolaren praktika normalizatzea da, eta Realak ATZEGI-rekin batera hartzen du parte ligan. 2018-19 denboraldi honetan klub ugari ari dira parte hartzen, besteak beste, Athleticek, Atletico Madrilek, Xixonek, Sevillak, Osasunak eta Eibarrek.