San Sebastian eguneko gida argitaratu dugu
Helduen 147 danborrada aterako dira kalera San Sebastian egunean, eta guztien ordutegiak jaso ditugu gida batean. Auzoz auzo banatu ditugu.
San Sebastian egunean asko eta asko izaten dira hirian barrena ibiltzen diren danborrada konpainiak. Aurten, guztira, helduen 147 danborrada aterako dira kalera, eta guztien ordutegiak jaso ditugu gida batean. Auzoz auzo banatu ditugu, eta argi eta garbi, Erdialdea da danborrada gehien jasotzen dituen gunea: Erdialdea (31), Gros (24), Parte Zaharra (23), Antigua (23), Altza-Intxaurrondo (20), Amara, Loiolako Erribera eta Morlans (17) eta Egia, Loiola eta Martutene (9).
Gida etxean jasoko dute IRUTXULOKO HITZAko harpidedun guztiek, eta, horretaz gain, banaketa berezia egingo dugu. Iragarkia jarri duten establezimenduetan egongo dira gidak, eta igandean, San Sebastian egunean, banaketa berezia egingo dugu 12:00etatik aurrera, Erdialdean eta Parte Zaharrean.