[Irudiak] Euriari aurre eginez jo du danborra Ikasbidek Amara Berrin
Eguraldiaren gorabeherek ez dute Amara Berrikoen parrandarako gogoa busti. Izan ere, Ikasbide danborradako kideak gogotsu aritu dira auzoko kaleetan zehar danbor eta upelak jotzen, zenbait euri zaparrada tarteko. Hain zuzen, aterpean pasa dituzten une bakarrak eztarriak bustitzeko erabili dituzte, indarberrituta martxan jarraitzeko.
Haiekin izan da IRUTXULOKO HITZA egunak utzitako irudiak jasotzeko: