Sheshenarenak gogoz astindu ditu danborrak Parte Zaharretik
Sheshenarena kultur elkarteak parrandazale bat edo beste esnatu du gaur Parte Zaharreko kaleetan astindutako danbor eta upelekin. Eguerditik ibili dira martxan, giro paregabean, San Sebastian eguna eguraldi onarekin gozatzen. Pare bat ordu pasatuta zeruko lainoak belztu egin zaizkie, baina festarako gogoak ez zaizkie itzali.
IRUTXULOKO HITZA hor izan da, festa gertutik jarraituz: