Laugarren urtez hartu ditu Erdialdeko kaleak Emakumeen Etxeko danborradak
Laugarren aldiz atera da kalera Emakumeen Etxeko danborrada San Sebastian egunean.
2016an hartu zituen lehen aldiz Emakumeen Etxeko danborradak Erdialdeko kaleak. 14:00etan jarri dute hitzordua Okendo kaleko egoitzan, eta zapi moreak lepoan jarrita, desfilatu dute 120 emakume inguruk. Beste danborrada batean parte hartzeko aukerarik ez zuten emakumeek jaia gozatu ahal izateko helburuarekin sortu zen taldea: profil guztietako emakumeak, urritasunen bat duten emakumeak, emakume gorrak, eta abar. Parte hartzaile guztiak sukaldariz jantzita atera dira, upel jotzaileak zein danbor jotzaileak. Emakumeen Etxeko danborradako txarangako kide guztiak ere emakumezkoak izan ohi dira.