Arrano elkarteko Mari Karmen Zaratek igo du Egiako bandera
1989an Mari Karmen Zarate zen Arrano elkarteko presidentea, baina ezin izan zuen bandera igo, ez ziotelako utzi. Aurten, 30 urteren ostean, hasitakoa bukatu du.
Egian helduen bost danborrada daude, Donostiako bandera igo eta jaisten du danborrada horietako ordezkari batek. Urtez urte txandakatu egiten dute San Sebastian egunari hasiera emateko ardura. Aurten, Arrano elkarteko eta Aitor ikastolako gurasoen danborradako ordezkariek igo dute bandera. Arrano elkartearen izenean, Mari Karmen Zaratek igo du bandera, elkarteko lehenengo presidentea izandakoak, hain zuzen. Duela 30 urte, 1989an, Zarate bera zen Arranoko presidentea, baina urtarrilaren 19ko gaueko hamabiak iritsi zirenean, ezin izan zuen bandera igo, ez ziotelako utzi. Aurten, 30 urteren ostean, 1989an hasitakoa bukatu du Zaratek.