Groseko kaleak alaitu dituzte hainbat danborradek
Zurriola ikastola, Irrintzi eta El cangrejo danborradak atera dira, besteak beste, San Sebastian arratsaldean
Zurriola ikastolaren danborrada, Katalunia plazan. (Argazkia: Estitxu Zabala) Erdialdearen atzetik, Gros da danborrada gehien dituen auzoa, 24 konpainia, hain zuzen ere. Groseko kaleetan barrena ibili dira, besteak beste, El cangrejo, Zurriola ikastola eta Irrintzi elkartearen danborradak, igande arratsaldean.


