Hiru porroten ostean, Ibaeta Basketek garaipen sendoa lortu du
Azkenengo asteetako bolada txarrari buelta ematea lortu du Ibaeta Basketek Sant Adriaren aurka lorturiko garaipen sendoarekin. Bartzelonako taldeak ongi hasi zuen norgehiagoka, eta lehen laurdena markagailuan aurretik amaitu zuen. Azu Muguruzaren neskek behar bezala erreakzionatu zuten, ordea, eta egundoko bigarren laurden egin zuten. Geroztik, partida kontrolpean izan zuten donostiarrek, eta neurketa 20 puntuko desberdintasunarekin ixtea lortu zuten.
Gipuzkoa Basketek, aldiz, ezin izan zuen Estudiantesen aurka bere jokorik onena erakutsi. Partida ondo hasi zuten Valdeolmillosen mutilek, baina madrildarrak gogo handiz aritu ziren partida osoan zehar, koparako sailkatzea bilatuz. Azkenean, porrot gogorra jaso zuten donostiarrek, eta liga sailkapeneko azken postuan jarraituko dute beste astebetez.
Eskubaloian, Bera Berak EHF kopako ligaxka faseko bigarren porrota jaso du Danimarkan. Futbolean, berriz, Realak baliotsua lortu zuen Madrilen, lehen zatian Rayo Vallecanok egindako bi golak berdintzea lortu ostean.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 16 jardunaldia
-
Ibaeta Basket 74 –54 Sant Adria
Gizonezkoen ACB liga, 17. jardunaldia
-
Estudiantes 86 – 62 Gipuzkoa Basket
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 3. jardunaldia
-
Falster Handboll 31 – 26 Bera Bera
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 20. jardunaldia:
-
Rayo Vallecano 2 – 2 Reala