Nekane Arzallus izango da EAJren zerrendako bigarrena
Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketeko presidentea EAJren zerrendan aurkeztuko da maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara. Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, astigartarrarena zerrendako bigarren izena izango da, Eneko Goiaren atzetik, duela lau urte Miren Azkaratek hartutako postua okupatuz.
Izatez abokatua, Arzallus 2007an iritsi zen Gipuzkoa Basketera, eta 2015ean klubeko presidente izendatu zuten. Hain zuzen, gizonezkoen lehen mailan ardura hori hartu zuen bigarren emakumea bilakatu zen.